Portuondo Jatetxean bazkaltzeko edo afaltzeko gonbidapen bat oparitu ahal izango zenuke. Opari ahaztezin bat pertsona berezi batentzako, egun edo une berezi batetan.
Zer da opari-gonbidapena?
Gure webgunean on line eskura dezakezun txartela da, oparitzeko pentsatuta dagoena. Opari-gonbidapenari esker, hura duenak Portuondo Jatetxean bazkaldu edo afaldu dezake.
Opari desberdina eta originala delako, oparia emandako pertsonaren gustuetara egokitu daitekeelako, edozein unetan erabil daitekeelako, ziur gaudelako opari honekin asmatuko duzula.
Portuondo Jatetxean gonbidapena aurkezten duenak eta aldez aurreko erreserba berretsita duenak.
Gonbidatuak opari-gonbidapena nahi duen egunean erabil dezake, bazkaltzeko edo afaltzeko. Aldez aurretik Portuondo Jatetxera deitu beharko du telefonoz eta mahaia erreserbatu, gonbidapen-zenbakia emanda.
Opari-gonbidapena igorri zenetik urtebeteko epean erabili behar da, baina badago iraungipen-epe berri bat emateko aukera ere. Horretarako, Portuondo Jatetxearekin harremanetan jarri beharko da.
Otordua opari-gonbidapenekoa baino balio txikiagokoa baldin bada, Portuondo Jatetxeak gonbidatuari itzuliko dio soberako kopurua. Aldiz, handiagoa izanez gero, gonbidatuak ordaindu beharko du aldea.
Opari-gonbidapenaren erosketa-prozesua amaitzean, pantailan PDF formatuko dokumentu bat agertuko da, eta hori inprimatu beharko da. Dokumentu hori bera emango zaio oparia emandako pertsonari, eta dagokionean Portuondo Jatetxean aurkeztu beharko du.