Utilizamos cookies propias y de terceros para optimizar su visita y recopilar datos analíticos. Las cookies no se utilizan para recoger información de carácter personal. Usted puede permitir su uso o rechazarlo, también puede cambiar su configuración siempre que lo desee. Dispone de más información en nuestra Política de Cookies.

erreserbatarako telefonoa 94 687 60 50

01/10

  • Berriztatu berria Jatetxea
  • Berriztatu berria Jatetxea
  • Berriztatu berria Jatetxea
  • Berriztatu berria Jatetxea

Erretegi-jatetxea

Historia apur bat

Portuondo baserria izandakoa kostaldeko lerrotik gertu dago, Mundakako eremu honi izena ematen dion Portuondo badiaren alboan. Armagintzako oinetxe honetakoa da Portuondoko Rodrigo jauna, XIV. mendeko itsasgizon ospetsua, Karlos I.aren zerbitzura Armadako Jeneral izatera iritsi zena eta Turkiako kortsarioen aurka borroka egiteagatik nabarmendu zena.

 

XIX. mende erdialdean eraiki zen egungo baserria, aurreko baserritik hartutako eraikuntza-materialarekin. 60ko hamarkadan oraingo jabe direnek erosi zuten eta birgaitze-lan handiak egin zizkioten, taberna eta jatetxe bihurtuta.

Mundakako itsasadarrean, Laida hondartza aurrean

Mundakako itsasadarraren gainean eta Laida hondartzaren aurrean duen kokapen pribilegiatua dela eta, kartako platerrak dastatu bitartean ikuspegi paregabeez gozatzeko begiratoki ezin hobea da Portuondo Jatetxea, Urdaibaira ematen duen leiho zoragarria.

 

Portuondo Jatetxea erabat egokituta dago ezintasunak dituzten pertsonentzat, aparkaleku propioa du eta Gernika eta Bermeo arteko lekualdaketetarako doako garraio-zerbitzua du. Wifi eta haur-parkea ere baditu.

Restaurante Portuondo 48360 Mundaka (Bizkaia) - Teléfono +34 94 687 60 50  Fax +34 94 687 78 28
Facebook